Elorriok hamargarren partida irabazi dezake segidan

Anboto 2007ko urt. 26a, 10:31

Jarraian hamar partida irabazteko aukera oso gutxitan ematen da futbolean. Elorriok bihar lortu dezake marka hori. Zorrontzakoren kontra kanpoan jokatuko duten partida irabaziz gero, erreskadan hamargarren garaipena lortuko lukete. Gainera, partidak nagusitasunez atera dituzte aurrera. Azken bederatzi norgehiagoketan, 32 gol sartu eta lau bakarrik jaso dituzte.

Urriko azken astean, Iurretakok irabazi zienetik (1-0), Elorriok hirunan batu ditu puntuak. Azaroan, Berriz Bren (5-2) , Loiu Bren (2-0) eta Ezkurdiren (0-2) aurka irabazi zuten. Abenduko konpromisoak ere nahikoa erraz gainditu zituzten Sondika Bren (4-1), Lezamaren (1-4), Gernika Sportingen (4-0) eta Busturiaren (0-2) aurka. Urtarrileko lehen asteburuan, atseden hartzea egokitu zitzaien. Urtarrilaren 14an lortu zuten urteko lehenengo garaipena, etxean Bermeo erraz menperatuta (4-0). Orduan, lider jarri ziren, Iurretakorekin puntuetan berdinduta.

Bederatzigarren garaipena joan zen asteburuan lortu zuten, Extremeñori kanpoan irabazita (0-5). Gainera, Iurretakok berdindu egin zuenez Sondika Bren kontra, orain, bakarrik daude lidertzan 36 punturekin.

Zorrontzakori irabazi egin beharko liokete elorriarrek. Zornotzarrak azken aurreko postuan daude zazpi punturekin. Etxean partida bakarra irabazi eta bost galdu dituzte; 16 gol dituzte alde eta 44 kontra.

Bestalde, Iurretako garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da. Azken bi partidetan, Berriz Bren eta Sondika Bren kontra, berdindu egin dute, eta lehen postutik hirugarrenera jaitsi dira. Bihar, Gernika Sporting dute arerio.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!