Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak gorengo mailako zesta-punta hartuko du abenduan. Lehen aldiz, abenduan jokatuko da eta Jai Alai Leaguerako puntuagarria izango da, gizonezkoetan zein emakumeetan.
Gizonen Master Seriesean gatxa lau bikote hobe egitea. Honako hauek lehiatuko dira Durangon: Barandika-Atain, Erkiaga- Basque, Urreisti-Lekerika eta Johan-Oyhenard. Une honetan bertan Eusko Label Winter Series txapelketa jokatzen ari dira zortzi pilotari hauek eta sasoi betean daude guztiak. Aritz Erkiaga, kantxako artista; Barandika eta Basque, egungo Liga txapeldunak; Atain eta Oyehnard, indartsuen datozen bi atzelari gazteak; Urreisti, buruz- buruko txapelduna; Lekerika, Ezkudi pilotalekua bere ezaugarrietara bikain egokitzen dena; eta Johan Sorozabal biarriztarra.
Helena Barrenetxea, etxean protagonista
Emakumeetan, Durangon hasiko da Jai Alai League denboraldia eta Helena Barrenetxea durangarra izango da protagonista bat. Gizonetan bezala, bi finalerdi eta final bat jokatuko dira, lau bikote hauekin: Helena-Arai, Elaia Frida, Erika-Eneritz eta Maite-Oaia.
Bikote irabazleak 1.000 puntu eskuratuko ditu; bigarrenak 600; hirugarrenak eta laugarrenak, 360 puntu. Durangokoaren ondoren Berriatukoa izango da emakumeen Jai Alai Leagueko hurrengo proba.
Bonoak eta sarrerak
Hiru jaialdietarako bonoa (30 euro) eta jaialdi bakoitzerako sarrerak (finalerdiak, 12 euro, eta finala, 16 euro) salgai daude www.eramanjaialai.com atarian.
ABENDUAK 4, BARIKUA, 19:00
- Elaia-Frida / Helena-Arai
- Barandika-Atain / Urreisti-Lekerika
ABENDUAK 11, BARIKUA, 19:00
- Erika-Eneritz / Maite-Oaia
- Erkiaga-Basque / Johan Oyhenard
ABENDUAK 19, ZAPATUA, 19:00
- Finalak