Gabonetako erakusleihoen lehiaketak 3.300 euro banatuko ditu lau saritan, Durangon

E.H.

Erakusleiho bat Durangon, 2025eko Gabonetan. DURANGOKO UDALA

Lehiaketan parte hartu gura dutenek zabalik daukate izena emateko epea, abenduaren 3ra bitartean. Erakusleihoek abenduaren 9tik urtarrilaren 6ra egon beharko dute apainduta. 

Durangoko Udalak eta Dendak Baik Gabonetako erakusleihoen lehiaketa antolatu dute herriko merkataritza bultzatzea helburu. 3.300 euro banatuko dituzte saritan: lehen saria 1.500 eurokoa izango da; bigarrena, 1.000 eurokoa, eta hirugarrena, 500 eurokoa. Halaber, laugarren saria ere egongo da jokoan, 300 eurokoa, eta herri-bozketa bidez erabakiko dute. Epaimahaiak puntuaketa bidez ebatziko ditu irabazleak: 50 puntu emango dizkio kalitate estetikoari, 30 puntu sormenari, eta 20 puntu Durangoko historiarekin eta sinboloekin loturiko ezaugarriei. Erakusleihoek abenduaren 9tik urtarrilaren 6ra egon beharko dute apainduta. 

Lehiaketan parte hartu gura dutenek zabalik daukate izena emateko epea, abenduaren 3ra bitartean. Inskripzioa udalaren egoitza elektronikoan egin behar da, www.durango.eus atarian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!