Alerta laranja indarrean bihar, prezipitazio iraunkorragatik

E.H.

Durangoko Artekalea, euripean.

Eusko Jaurlaritzak alerta laranja aktibatu du biharko, eguaztena, azaroak 25, prezipitazio iraunkorragatik. Euskalmeten arabera, 09:00etatik aurrera, metro karratuko 80 litro ur pilatu litezke 24 ordutan.

Kantauri isurialdean izango dira prezipitazio nagusiak. Meteorologia zerbitzuen arabera, zaparradok ertainak eta iraunkorrak izan daitezke, baina handiak izatera ere ailegatu daitezke hainbat lekutan. Halaber, ez dute momenturen batean trumoi-ekaitza botatzea baztertzen. Alerta laranja azaroaren 26ko 09:00ak arte egongo da indarrean. 

Era berean, Euskalmetek hainbat abisu hori aktibatu du haizeteengatik, bai haizeguneetan bai haizeguneak ez diren lekuetan ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!