Durangoko El Arbol Gobernuz Kanpoko Erakundeak jostailuak batzeko kanpaina ipini du martxan, baliabide gutxien dituzten familietako umeek Gabonetan opariak izan ditzaten. Kanpaina abenduaren 4ra arte dago martxan, eta dohaintzak elkartearen lokalean jasoko dituzte, hau da, Juan Olazaran kaleko 17. zenbakiko beheko solairuan, astelehenetik barikura, 17:00etatik 19:00etara.
Elkarteak azpimarratu duenez, entregatutako jostailu guztiek egoera onean egon beharko dute. Kanpainaren helburua umeen ongizate emozionala eta ilusioa piztea dela esan du elkarteak.