Azoka Autogestionatua Kalebarrian egongo da abenduaren 4tik 8ra

E.H.

Auzoka Autogestionatua, iaz, Kalebarrian. SARE ANTIFAXISTA

Hainbat kolektibok parte hartuko dute bertan. Horien artean daude Sare Antifaxista, Basauriko Txarraska gaztetxea, Ekintza Zuzena, DDT Banaketak, Katakrak eta Gazte Komunisten Kolektiboa.

"Bestelako argitalpenak eta baloreak" sustatu guran atonduko dute denda, "merkantilismotik at". Hori dela eta, autogestiorako material ugari eskainiko dute bertan, besteak beste, liburuak, fanzineak eta biniloak. Denda Kalebarrian egongo da zabalik, abenduaren 4tik 8ra. Honako ordutegi hauek zehaztu dituzte: barikuan, 17:00etatik 20:00etara; zapatuan, domekan eta astelehenean 11:00etatik 20:00etara, eta, martitzenean, 11:00etatik 17:00etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!