Durangoko Udalak kanpaina bat ipini du martxan, herritarren sentsibilizazioa lantzeko eta espazio publikoen zainketa, hondakinen birziklapena eta etxeko animalien ardura sustatzeko. Adin guztietako herritarren artean bultzatu gura dituzte ohitura egokiak, eta hainbat egitasmo ipini dute martxan horretarako: batetik, lau saski eta lurreko lau salto-ibilbide ipini dituzte paperontzietan. Bestetik, botila berrerabilgarriak banatuko dituzte txakurren jabeei txizak eta gorotzak garbitzen laguntzeko.
Hondakinen kudeaketara ere zuzendu dute kanpaina, izan zere, Durangoko Udalak jakinarazi duenez, hodakinen % 34 birziklatu zen iaz. Kopuru hori handitze aldera, liburuxkak banatuko dituzte edukientzien erabilera zuzenaz eta Garbiguneraren funtzionamenduanz informatzeko. Halaber, udalak gogorarazi du garestiagoa dela nahastutako hondakinak kudeatzea, bereizitakoak lantzea baino.
Landaketa parte hartzailea
Zapatu honetan, azaroak 21, landaketa jardunaldi parte-hartzailea egingo Durangoko merkatuan, 10:00etatik 13:00etara. Bertan, haziak dituzten txartel landagarrien bidez, birziklatzearen, berrerabileraren eta ingurumenaren zaintzaren garrantzia landuko dute. Kanpainari buruzko informazio guztia www.durango.eus webgunean dago eskuragarri.
