Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Gabonetako azoka solidarioa egingo dute

E.H.

Herritarren dohaintzak jasoko dituzte horretarako, liburuak, bitxiak, etxetresna elektriko txikiak, arropa eta jostailuak, besteak beste.

Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek Gabonetako azoka solidarioa egingo dute abenduaren 14tik 18ra, 10:30etik 11:30era. Feria Intxaurrondoko eraikinetan egingo dute, elektrizitate lantegiko pabilioian, hain zuzen ere. Horretarako, ateak zabaldu dituzte herritarren dohaintzak jasotzeko: liburuak, bitxiak, etxetresna elektriko txikiak, arropa eta jostailuak batuko dituzte. Horrela, bigarren erabilera bat emango diete jada erabiltzen ez diren objektuei, beste pertsona batzuentzat baliagarriak izan daitezen. Durangoko Udalak herritarrak animatu ditu egitasmoan parte hartzera, bai dohaintzak eginez bai azoka egunetan bertara hurbilduta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!