Lasterketa bi egongo dira eta biak Durangoko atletismo pistan hasi eta amaituko dira. Proba laburra 10:30ean hasiko da (1,6 km). Lasterketa ez lehiakorra da eta edonorentzat dago zabalik. Izen ematea egunean bertan egin daiteke, 2 euroan. Lasterketa nagusia lehiakorra da eta 11:00etan hasiko da (5 km). Izen ematea 'kronoak.eus'-en egin daiteke, bariku eguerdira arte (12 euro). Egunean bertan ere egin daiteke, 15 euroan. Ekimenagaz ateratako diruaren zati bat Andereak elkarteari emango diote.