Euskal Herrian Euskarazeko eta euskalgintzako eta herri mugimenduko hainbat eragilek agerraldia egin dute goiz honetan, Durangon, manifestaziora deitzeko. Euskararen aldeko borroka "bizkortzera" deitu dute, "kontrako haizea hain harro dabilen garaiotan": "Faxismoak gure herriaren, hizkuntzaren nahiz bestelako eskubide sozialen aurka egin du eta, egun, garai haiek gorazartzen eta nostalgiaz oroitzen dituztenen ahotsak gero eta ozenago eta
gertuago sumatzen ditugu". Horregatik, 60ko hamarkadatik honako pizkundea "jarrera antikfrankistan" lerrokatu zelako, orain ere horretarako deia egin dute manifestazioaren deitzaileek. Euskararen aldeko borroka "antifaxista" aldarrikatu dute, "zapalkuntza guztiak gaindituko dituen Euskal Herri euskalduna eraiki" gura dutelako. Ildo horretan, abenduaren 5ean Durangoko kaleetan manifestatuko dira, 13:30ean, Landako Gunetik hasita.
Manifestaziora batu direnak:
- AEK
- Aintzat Osasungintza Euskalduntzeko Mugimendua
- Aldatu Gidoia
- Askapena
- Baltsan Elkartea
- Berbaro Elkartea
- Bultzada Txuriurdina
- Burrunba gazte euskaltzaleen taldea
- EHGAM
- ELA
- Ernai
- Errigora
- Euskalgintzaren Kontseilua
- Euskal Herriko Bilgune Feminista
- Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea
- Euskal Herriko Kontseilu Sozialista
- Euskal Herriko Mus Federazioa
- Euskal Konfederazioa
- Euskal Udalekuak
- EuskarAbentura
- Euskararen Bozgorailua Euskotrenen
- Elkar Fundazioa
- Gazte Euskaltzaleon Sarea
- Gu ere bai!
- Gure Esku
- Harrabots - HUEZIko euskara taldea
- Hau Pittu Hau!
- Herri Norte Taldea
- Hizkuntz Eskubideen Behatokia
- IEP - Ibaetako EHUko euskara taldea
- Ikama
- Ikastolen Elkartea
- Indar Baskonia
- Indar Gorri
- Iñigo Cabacas Herri Harmaila
- ILE - Leioako EHUko euskara taldea
- Iraultza
- Jardun Koordinadora
- Kandelaria Kultur Elkartea
- KEA - Gasteizko EHUko euskara taldea
- LAB
- Naziogintza Taldea
- NUPeko Euskara Taldea
- Ostia kolektiboa
- Pantailak Euskaraz
- Plazara
- Sare Antifaxista
- Sortzen Elkartea
- Steilas
- Stop fosilak
- UEMA
- 7 baietz