Bizenta Mogel Bibliotekak beste sari bat irabazi du irakurzaletasuna sustatzeko lanagatik. Maria Moliner saria jaso du seigarrenez, hau da, Espainiako Kultura Ministerioaren eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren saria. 2.777 eurokio saria irabazi du, eta liburu eta argitalpen berriak erosteko erabiliko dute kopuru hori.
Durangoko Udalak Bibliotekaren konpromiso iraunkorra nabarmendu du urte hauetan irakurzaletasuna sistatzeagatik, baita herritar guztientzako topagune eta kultur-gune modura betetzen duen eginkizuna ere. Paule Sanchez Bizenta Mogel Liburutegiko presidenteak liburutegiko lan-taldea eskertu du. "Liburuak mailegatzetik harago doan lana da, Durangoko kultura-bizitza aberasten laguntzen duena", esan dute udal iturriek.