Ikasle alemaniarrak Durangon, egonaldia egitera etorrita

E.H.

Langenhagen herritik etorri dira, San Antonio ikastetxeko ikasleekin egiten dabiltzan truke-programaren harira. Udal ordezkariek harrera egin diete. 

“Benetan espero dut Durangoko egonaldiaz gozatzea, eta ziur nago hemen ezagutuko dituzuen guztiek, bereziki San Antonio Ikastetxean, etxean bezala sentiaraziko zaituztetela”, adierazi zien atzoko ekitaldian, Mireia Elkoroiribe alkateak. Era berean, alkateak inguruko ezaugarri nagusiak azaldu zizkien ikasleei: Durangaldeko naturguneak, industria tradizioa eta herriaren kokapen estrategikoa, baita hezkuntza, kultur eta kirol eskaintza ere. Amaieran, ikasleek opari txiki bat jaso zuten, eta familia argazkia egin zuten udal ordezkariekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!