Gaur Durangon zeresan handia eman duen albistea bolo-bolo dabil. Ester Exposito aktorea 'La Regenta' filma grabatzen aritu da Santa Ana inguruan eta Kylian Mbappé, haren bikotea, bisitan etorri zaio. Real Madrileko jokalariak ezustean harrapatu ditu Alde Zaharreko bizilagunak. Eguerdian Txantonesa tabernan bazkaldu dute, bikote bat gehiago balitz legez. Momentu horretan Goienkale kalean ikusmina sumatzen hasi dira, zale batzuk kanpoan zain zituztelako. Berehala eraman dituzte Andra Maria parean zain zuten furgonetara. Arratsaldean, beste horrenbeste gertatu da. Santa Ana plazan geroago eta jende gehiago batzen hasi da grabaketa amaitu eta bikotea irtetzeko zain. 18:00ak inguruan furgoneta beltza zain zuten, udaltzainek eskoltatuta irtetzeko.