Kobika jatetxea sukaldaritzako lehiaketen gailurrean 'Piper' pintxoagaz

Anboto

Azaroaren 9tik 11ra Valladoliden jokatutako txapelketan bosgarren saria izango litzatekeen akzesita jaso dute.

Durangoko Kobika jatetxea ezaguna da miniaturazko sukaldaritzan. Kortabarria familian urteak daramatzate arte hori lantzen eta fintzen. Hainbat sari eskuratu dituzten arren, azken egunetan jasotakoak zapore berezia izan du beraientzat. Azaroaren 9tik 11ra Valladoliden jokatutako txapelketan bosgarren saria den akzesita jaso dute. "Sari honek ilusio berezia egin digu. 45 parte-hartzaile izan dira, eta heltzea bera ere zaila izaten da. Behin bertara sailkatuta, bosgarren saria jasotzea itzela izan da guretzat. Maila oso altua dago eta Michelin izarrak dituzten jatetxeen aurretik gelditzea ez da erraza".

'Piper' pintxoa izan da saria eskuratu duen artelan jangarria. Oinarrian ahate-gisatua da, laranjarekin. Durangoko jatetxean pozik daude txapelketek ematen dieten ikusgarritasunarekin. "Durangaldeko publikoaz gainera, turistak ere sarri etortzen dira", gogoratu du Kortabarriak. Merezitako errekonozimendua izan da, familia negozio txiki baten lorpen handia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!