Zuzeneko hartu-eman honekin, bi helburu lortu gura ditu topaketak: kulturgileen lana Euskal Herrian zehar hedatzea, eta kultur programazioa euskarazko ekitaldiekin hornitzea. "DA!PRO kultura gizarteari bueltan emateko eta euskara indartzeko bide bat ere izan daiteke. Kultura herritarrengana ailegatzeko lan garrantzitsua egiten dute programatzaile eta teknikariek eta horregatik, deialdi hau haiei zuzenduta dago. ", azaldu du Beñat Gaztelurrutia Gerediaga elkarteko koordinatzaileak. Haur ikuskizunei eskeinitako jardunaldia azaroaren 24an izango da, 09:30eatik aurrera, Durangoko Bizenta Mogel liburutegian. "Euskal sorkuntza ezagutarazi, harremanak sortu eta proposamen horiek gure herrietako plaza, jai eta antzokietako programazioetarako iristeko bultzada eman nahi dugu", azaldu du Itxasne Arabiourrutiak. Hamar proposamen erakutsiko dira: Ortzi-mugareen bi aldeak (Ameli ipuin kontalaria), Hitzekin jolasean (Taulelak antzerki taldea), Bertso jasa bat-bateko jolasa (lanku), Txuri-beltza da ta! (Lanku), Otsoko eta Xixili (Lanku), Desberdinak gara eta harro gaude (La Enananaranja), 3 elementu - 360º-ko esperientzia murgiltzailea (Hodei produkzioak), Nai Malabarista (Nai Imaginazioak), Ameztu antzerkia - Ipurbeltz (Nai imaginazioak) eta Kay Robot (Ameztu antzerkia).
Musika proiektuak
Musika arloko topaketa, ostera, azaroaren 26an izango da, San Agustin kulturgunean. Hamar proiektu hautatu dituzte: Andrea Goikolea, Ane Martija, Azax, Bakelite, Bafi etxerako loturak, Gar, Garazi Esnaola, Lanbro, Mirari eta Rig3l artistak. "Proiektu berriak ikusgarriago egiteko eta profesionalekin harremanak sortzeko aukera paregabea da. Horixe da elkarlan honen baliorik handiena: gure musika eszenaren etorkizuna eraikitzen laguntzea, sortzaileei aukerak zabaltzea", azaldu du Ruth Manzano Musika Bulegoko ordezkariak.