'DurAngo – Uretatik haratago' eskultura gaur jarri dute TADUko aparkalekuaren ondoan

J.D.

Obraren helburua "Durangorako ongietorri-elementu berezi bat sortzea da".

Durangoko Udalak gaur jarri du 'DurAngo – Uretatik haratago' eskultura, Víctor Arrizabalaga Salgado artistaren lana. TADUko aparkalekuaren ondoan dagoen landare-gunean kokatuko da. Oraindik zimentatze- eta akabera-lanak amaitzea falta da, udalak ohar batean azaldu duenez. Beraz, datozen asteen barruan inauguratuko dute ofizialki.

Obrak 3,17 metroko altuera eta 6,10 metroko luzera ditu. Hiru dimentsioko altzairuzko letrez osatuta dago. Material horrek "iraunkortasun handia" duela, eta "mantentze-lan gutxi" behar dituela nabarmendu dute udaletik.

Obraren helburua "Durangorako ongietorri-elementu berezi bat sortzea da, udalerrirako sarbidea iragarriko duena eta durangarren nortasuna gogora ekarriko duena". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!