JAEDek datorren astearen hasieran zabalduko du zozketa solidarioko standa, Andra Mariko elizpean. Aurtengo standak aurpegi berritua du. Kurutziaga Akademiako Juan Azurmendik eta Ageda Ibarrak Durangoko hainbat ikur eta erreferentzia pintatu dituzte bertan aerografia teknika erabilita. Irudien artean, Santa Ana arkua, Mikeldiko idoloa eta dantzari baten irudia ageri dira, besteak beste.