Des-Kontrol, Arkada Social, Tremenda Jauria, Janus Lester eta Borla, besteak beste, 40 Minutu Rock jaialdiaren hamaikagarrenean

A. M.

@40MinutuRock

Euskal preso, iheslari eta deportatuei elkartasuna erakusteko asmoagaz, Landako Gunea beste behin betetzeko erronka du 40 Minutu Rock elkartasunezko musika jaialdiak. 2027ko otsailaren 20an egingo dute hamaikagarren edizioa. Aurtengo edizioaren leloa Hamaika borroka aurretik izango da. 

"Euskal gizarteak preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea, eta aske dauden kideen bergizarteratze prozesuei behin betiko itxiera ematea nahi du, gehiegizko zigor horiek bertan behera uzteko. Ezinbesteko pausoa da inkomunikatuta, gizartetik urruti egon diren pertsonek etxeratze duina izatea, baldintza duinez eta oinrarizko eskubideek lagunduta. Harrera lana inoiz baino beharrezkoagoa da garai hauetan", azaldu dute antolatzaileek. "Eta borroka horren bidean ireki dira borroka berriak. Faxismoaren gorakada, matxismoaren etengabeko zapalkuntza, gizartearen pobretzea... Gizartetik, gai eta fronte ugari daude borrokatzeke", gehitu dute. 

Hauek izango dira Landa Guneko taula gainera igoko diren taldeak:

  • Borla
  • Sua
  • Des-Kontrol
  • Sofokaos
  • Raimundo el canastero
  • Tremenda Jauria
  • Maskak
  • McOnak
  • Maruxak
  • Indabe
  • Ezta Ilen
  • Janus Lester

Aurten ere, Plateruenan bigarren gune bat jarriko dute antolatzaileek. Bertan, talde hauek arituko dira:

  • Pantx Records
  • Edu Zardoya
  • Ke Lepo
  • Eromena
  • Pelma & Luis
  • Njo
  • Juan Tatorri B2B Alai
  • Ziztada & Rlantz

Sarrerak salgai daude https://labur.eus/40MinutuRock2027 atarian. Azaroaren 16tik aurrera, sarrera fisikoak erosi ahalko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!