Durangoko Udalak abenduaren 3a eta 23a dokumentazio izapideak egiteko hitzordu berriak jarri ditu, ohar batean informatu duenez. Herritarrek NANa egitea edo berritzea, pasaportea egitea edo berritzea, eta NAN elektronikoaren ziurtagiriak aktibatzea egin ahal izango dute Ezkurdin kokatuko den bulego mugikorrean.
Hitzorduak azaroaren 6an ( barikua), goizeko 8:00etatik aurrera emango dira, aurrez aurre zein telefonoz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Interesdunek Barrenkale 17ra jo dezakete edo 94 603 00 00 telefonora deitu. Ez dira hitzorduak emango WhatsApp bidez.
Barne Ministerioak ezarritako kostuak honako hauek dira: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko, eta izapidea egiten den unean eskudirutan ordaindu beharko dira. NAN elektronikoa aktibatzea doakoa da.