Andereak elkarteak eta Andraguneak Zine Forum Feminista antolatu dute emakumeen aurkako indarkeriari eta adimen artifizialari buruz. Jardunaldia azaroaren 14an izango da, 11:00etatik 14:00etara, Zugaza Zineman, doan. Bertan, Another Body dokumentala proiektatuko dute, Sophie Compton eta Reuben Hamlyn zuzendarien lana. Ikus-entzunezkoak adimen artifizialaren bidez irudi pornografiko faltsuak sortzearen eta zabaltzearen ondorioak erakusten ditu. Honako hau da sinopsia: unibertsitateko ikasle batek manipulatutako irudi pornografikoak zabaltzen ari direla deskubritzen du, eta bere aurpegia ikusiko du irudi horietan. Hori dela eta, justizia bila hasiko da intimitatea, nortasuna eta duintasuna urratzen dituen erasoaren aurrean.
Proiekzioa amaituta, berbaldia egingo dute Lorena Fernández Álvarezek lagunduta. Fernandez informatika ingeniaria da, eta adimen artifizialean eta ikuspegi feministan aditua. Bere lan-arloak, besteak beste, adimen artifizialeko sistemetan dauden genero-joerak eta joera intersekzionalak dira. Halaber, La inteligencia artificial liburuaren egilea da. , bai eta teknologiek dauden desberdintasunak
Antolatzaileen berbetan, dokumentalak "bereziki kezkagarria" den errealitatea jartzen du mahai gainean: "Teknologia berriak emakumeen aurkako sexu-indarkeriaren tresna gisa erabiltzea. Irudi faltsuak sortzeko erraztasunak, irudi horien hedapen azkarrak eta arduradunak jazartzeko zailtasunek agerian uzten dute indarkeria matxista errepikatu egiten dela eta dimentsio berriak hartzen dituela ingurune digitaletan".