Erorikoak prebenitzeko tailerrak egingo dira San Fausto, Madalena eta Aramotz auzoetan

J.D.

Azaroaren 6tik aurrera 18 saio egongo dira.

Durangoko Udalak erorikoak prebenitzeko jarduera fisikoko programa bat antolatuko du San Fausto, Madalena eta Aramotz auzoetan, adinekoei zuzenduta.

Programak astero egingo diren 18 saio izango ditu, azaroaren 6tik 2027ko martxoaren 19ra bitartean. Saioetan oreka, erresistentzia eta gorputz jarreraren kontrola landuko dira, udalak ohar batean zehaztu duenez.

Tailerrak barikuetan egingo dira, udalerriko hiru gunetan. San Fausto auzoan, Zeharmendieta kalean izango dira, 09:30etik 10:30era; Madalenan, Saibi kaleko 10. zenbakian, 11:00etatik 12:00etara; eta Aramotzen, Otamotzena auzogunean, Errotaritxuena kaleko 13. zenbakian, 12:30etik 13:30era. Hiru auzotan antolatuta, jarduera Durangoko hainbat gunetara hurbilduko da.

Saioak mobidurangoko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuko (SOAF) Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan titulatutako profesionalek gidatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!