Andoni Beristainek garatu du Durangoko Azokaren iruditegia

Aritz Maldonado

Andoni Beristain, gorriz eta zutik, ordezkari politiko eta Durangoko Azokako parte hartzaileegaz. 

Durangoko Azokaren 61. edizioko proposamen bisuala aurkeztu dute aste honetan. Andoni Beristain artista gipuzkoarrak garatu du iruditegia, eta bi ideiatatik abiatu du: euskal kulturaren aberastasunetik, eta sorkuntza analogikoaren balioa aldarrikatzetik.

"Betiko, edo aspaldiko egiteko moduak aldarrikatzea izan da nire asmoa. Teknologia berriek ez dute zertan txarra izan, etorkizunari besoak zabaldu behar dizkiogu, baina gizakiok eskuak erabiltzen jarraitu behar dugu", azaldu du prentsaurrekoan. Iruditegian agertzen diren objektuak, kulturaren arlo desberdinetako bilakaera erakusten dute. "Desagertuko zirela uste zen, baina gaur egun ere, bizirik diraute, eta batzuek indarrez berreskuratu dute euren lekua", gehitu du. Ildo beretik, Beñat Gaztelurrutia Durangoko Azokaren Koordinatzaileak sortzaileen eta sorkuntzen balioa nabarmendu gura izan du. "Sortzea ez da berezko bulkada hutsa: irudimena behar da, baina baita formakuntza, lana, arreta eta iraunkortasuna ere".  

Datozen asteetan iragarriko dute Durangoko Azokaren egitaraua Gaztelurrutiaren arabera. Abenduaren 4tik 8ra egingo dute Durangoko Azokaren 61. edizioa Kulturaren Jaialdia lelopean.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!