Durangaldeko Artisten Elkarteak antolaturiko lehiaketa klasikoan aurkezturiko lanen ia erdiak, 27, eskualdeko egileenak ziren; horien ia erdiak, %43, ostera, emakumeek egindakoak zirne. Sari banaketa ekitaldian Jose Luis Martinez de Antoñana ere gogoratu zuten. Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta bi hamarkada baino gehiagoz aritu zen presidente lanetan.