Murrayk plataforma digital profesional bat sortzea proposatu du, Euskal Herriko musika ekosistemako eragileen arteko konexioak errazteko. ""Sektoreko harremanak normalean sare pertsonaletan oinarritzen direnez, Musikidek azpiegitura komun bat proposatzen du, eragile bakoitzak, besteak beste, interpreteek, sortzaileek, teknikariek, aretoek, jai batzordeek eta diskoetxeek, bere profil profesionala sortu eta bere jarduera, baliabideak eta ezaugarriak erakutsi ahalko dituzte bertan", azaldu du Murrayk. "Matching-sistema baten bidez, erabiltzaileek euren helburu eta irizpideen arabera profesional bateragarriak bilatu eta era berean, euren interesekin edo beharrekin bat egin dezaketen profilen gomendioak jaso ahal izango dituzte".
Musika Bulegoak, Durangoko Udalagaz eta Agustinak Zentroagaz elkarlanean sorturiko ekintzailetza programa da Musik(H)abian. Nuria Lopezen LS.4, Boris Leizearen Euskal Herriko Beatbox eta Mikel Acostaren Hegoa dira hautatu dituzten beste hiru proiektuak. Urriaren 14ean hasi zuten programa, eta abenduaren 16an amaituko da. Aurrez aurreko 40 orduko prestakuntza eta banakako mentoretzako 25 ordu konbinatzen ditu. Saioetan, musika ekintzailetzarako funtsezkoak diren gaiei helduko diete. Gainera, proiektu bakoitzak 1.500 euroko laguntza ekonomikoa izango du, programarekin lotutako gastuei aurreti egiteko.