Durangoko Udalak eta Dendak Baik prestakuntza programa bat antolatu dute herriko negozioak adimen artifizialean trebatzeko. Saioak urriaren 27an eta 29an, azaroaren 3an, 5ean, 10ean, 12an, 17an eta 19an izango dira, eta Turismo Bulegoan eskainiko dituzte, 13:45etik 16:15era. Parte-hartzea doakoa da, eta interesa dutenek LOTURA HONETAN eman dezakete izena.