Honako hauek dira Durangoko merkatuak urrian hartuko dituen tailerrak

E.H.

Dastaketa bat Durangoko merkatuan. DURANGALDEA ELIKADURA

Jardunaldi bi egingo dituzte hilabete honetan. Urriaren 22an bata eta 24an bestea.

Durangoko Udalak merkatu plaza dinamizatzeko ekintza gehiagoren berri eman du. Urriaren 22an, antzinako gari barietateen aurkezpena eta ogi-dastaketa egingo dituzte. Jardunaldia 18:00etan hasiko da, eta Oraska Ogia proiektuko Maddi Amezagak eta Patxikobasoko Monica Irazolak gidatuko dute. Dastaketaz harago, jardunaldiak gariaren etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko ere balioko du. 

Urriaren 24, sukaldaritza tailer bat egingo dute, udazkeneko produktuak lagun. Horretarako, Miriam Ortiz sukaldari tolosarrak saio praktiko bat eskainiko du 9:30etatik 11:00etara. Ortiz aditua da zero kilometroko sukaldaritzan eta sukaldaritza terapeutikoan. Sasoiko produktu beganoak prestatu ohi ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!