Durangoko Udala ortu ludikoak antolatzen hasi da Eguzkitzan, Hegoaldeko etorbidearen aldamenean. 1.800 metro karratu erabiliko dituzte partzelak egiteko, eta 50 bat metro karratuko 37 partzela aterako dituzte bertan. Era berean, ortuekin batera, aldagelak, biltegia, hazitegia eta konposta egiteko lekua atonduko dituzte, eta azpiegituraren eremu osoa 4.300 metro koadro hartzera ailegatuko da. Lanek 215.000 euroko aurrekontua daukate, eta ortuok 2027ko lehenengo hiruhilekoan erabilgarri egotea gura dute.