Bizitzaren bukaerako laguntzen inguruko berbaldia Durangon

E.H.

Berbaldia mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei zuzenduta dago, eta bizitzaren amaierako zaintzaren inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzea du helburu.

Mankomunitateko Zaindu zerbitzuak eta Osakidetzak Bizitzaren amaieran laguntzea eta zaintzea izeneko prestakuntza saioa antolatu dute urriaren 21erako. Berbaldia mendekotasun-egoeran dauden pertsonak zaintzen dituzten senideei zuzenduta dago, eta bizitzaren amaierako zaintzaren inguruko informazioa eta orientazioa eskaintzea du helburu.

César Pinargote Osakidetzako Lehen Mailako Arretako komunitate-erizainak emango du berbaldia, eta senide zaintzaileek izan ohi dituzten zalantza eta kezkei erantzuteko tartea ere hartuko du. Saioa Durangoko Elkartegian izango da, 15:30etik 17:00etara. Parte hartu gura dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek Zaindu zerbitzuarekin jar daitezke harremanetan 680 425 764 telefonoan edo zaindu@dma.eus helbidean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!