Normalean pilotariek partidua amaitu ostean janzten dute txapela, baina atzokoan, aurretik gertatu zen. Rober Uriartek Pelota Festen jokatu zuen Aingeru Bernaolagaz Mikel Goñi eta Josu Eguren aurkari zituela. Pilotari abadiñarraren urtebetetzea zenez, haren kuadrillakoek sorpresa eta omenaldi xumea egin gura izan zioten. Emakumeen pala partiduaren ostean, pilotariek beroketak eginda zituztela etorri zen ezustekoa. Abadiñoko lau dantzari gaztek banangoa dantzatu zioten eta lagunek txapela oparitu zioten. Momentu hunkigarria izan zen, frontoia beteta eta jai giroa nagusi zela.