Euskal Pilota Selekzioa Argenetina eta Uruguain da egunotan, XX. Euskal Pilota Munduko Txapelketan parte hartzeko. Euskal ordezkaritza osatzen duten 41 pilotarietako bat eskualdekoa da: Helena Barrenetxea. Zesta-puntari durangarrak 36 metroko frontoiko txapelketan parte hartuko du. Modalitate horretako euskal ordezkaritza Maialen Aldazabal berriatuarrak osatzen du.
Munduko Txapelketa gaur hasi da eta urriaren 24ra arte iraungo du. Euskal Pilota Selekzioak 13 espezialitatetan hartuko du parte: ezker paretan, trinketean eta frontballean. Taldeak zesta puntako, eskuzko, larruzko paletako, pala motzeko, gomazko paletako, xareko, frontballeko eta parapelotako pilotariak biltzen ditu. Emakumezkoek eta gizonezkoek zesta puntan, gomazko paletan eta frontballean izango dute ordezkaritza.
Hona euskal ordezkaritza osatzen duten pilotarien zerrenda:
Zesta punta · 54 metro · Gizonezkoak
- Eñaut Urreisti (Danok Bat)
- Jon Ibarluzea (Markina)
- Unai Lekerikabeaskoa (Eraman Jai Alai)
- Xabi Barandika (Eraman Jai Alai)
Zesta punta · 54 metro · Emakumezkoak
- Elaia Gogenola (Berriatua)
- Eneritz Lizardi (Danok Bat)
- Maia Goikoetxea (Berriatua)
- Maite Ortiz de Mendivil (Danok Bat)
Zesta punta · 36 metro · Gizonezkoak
- Aritz Erkiaga (Eraman Jai Alai)
- Ortzi Aldazabal (Berriatua)
Zesta punta · 36 metro · Emakumezkoak
- Helena Barrenetxea (Durango Jai Alai)
- Maialen Aldazabal (Berriatua)
Eskuz · 36 metro · Gizonezkoak
- Beñat Azketa (Tartaloetxe)
- Beñat Garmendia (Lapke)
- Ekhi Irribarria (Tolosa)
- Eñaut Lizeaga (Mundarro)
- Gaizka Carregal (Adiskide)
- Oier Elorz (Upo Mendi)
Larruzko paleta · 36 metro · Gizonezkoak
- Ander Landeta (Danok Bat)
- Ibai Perez (Galipa)
- Iñaki Urrutia (Armintza)
- Markel Sierra (Kurene)
Pala motza · 36 metro · Gizonezkoak
- Jagoba Madariaga (Armintza)
- Esteban Gaubeka (Armintza)
- Iker Gordon (Kurene)
- Imanol Ibañez (Armintza)
Parapelota · Ezker pareta eta trinketea · Gizonezkoak
- Beñat Lizaso (Kemen)
- Sergio Rodriguez (Zartada)
- German Luis Elkoro (Kemen)
- Edorta de Anta (Kemen)
Lau pilotariak 36 metroko ezker paretan eta trinketean lehiatuko dira.
Gomazko paleta · 30 metro · Gizonezkoak
- Julen Loidi (Gazteleku)
- Unai Sagarzazu (Kurpil Kirolak)
- Gomazko paleta · 30 metro · Emakumezkoak
- Amaia Irazustabarrena (Hernani)
- Nagore Martin (Errekaleor)
Frontball · Gizonezkoak
- Julen Alberdi (Tolosa)
- Mikel Aurrekoetxea (Lemoa)
Frontball · Emakumezkoak
- Miren Larrarte (Behar Zana)
- Olatz Arrizabalaga (Lea Ibarra)
- Xare · Trinketea · Gizonezkoak
- Oier Iturbe (Ametsa)
- Xuban Lopetegi (Ametsa)