Durangoko Jaiak 2026

[BIDEOA]: Sei zauritu sokamuturraren bigarren egunean

Ekaitz Herrera

Andra Marin, parte hartzaile batek min hartu du aurpegian, eta Gurutze Gorriak Landakoko osasun zentrora eraman du osatzera. Santa Anako arkupean, zezenak partaide bat harrapatu du; Usansoloko ospitalera eraman dute. Gainerakoan, lau pertsona artatu dituzte zauri arinekin.

Horrez gainera, dultzaineroen taldean estreinaldi bat izan dute gaur. Jon Bengoetxea bermeotarrak, hamahiru urtekoak, lehenengoz jo du atabala Santa Ana arkuan, dultzainero beteranoak lagun. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!