Eguraldiak lagunduta, giro bikainean hasi dituzte jaiak durangarrek. Datozen egunetan, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute.
Sasikoa Kirol Klubeko kideek jaurtitako txupinagaz hasi dituzte Durangoko San Fausto jaiak. Jendetza batu da udaletxean Patxikotxuri eta Sasikoako kideei harrera egiteko. Kirol klubak 30 urte beteko ditu 2027an, eta urteurren ekitaldiei hasiera emateko, txupina jaurtitzeko aukeratu ditu Durangoko Udalak.
Eguraldiak lagunduta, giro bikainean hasi dituzte jaiak durangarrek. Datozen egunetan, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute.