Bertsolari durangarrak lehenengo parte hartzea du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketan, eta finalaurrekoetara sailkatzen ahaleginduko da domekako saioan. Agin Laburu, Aissa Intxausti, Asier Azpiroz, Irantzu Idoate eta Nerea Elustondo izango ditu bertsokide.
Saio biak 17:00etan hasiko dira, eta 16:00etan zabalduko dituzte ateak. Oraindino badaude sarrerak salgai, www.bertsosarrerak.eus atarian. Horiek agortu ezean, saioaren egunean bertan erosi ahal izango dira, leihatilan.
Finalaurrekoetarako bidean
Lehenengo fasean zehar, Txaber Altube eta Aitor Bizkarra abadiñarrek ere egin zuten bertsotan. Altubek Altsasun, eta Bizkarrak Lekeition; 648,5 eta 676 puntu lortu zituzten, hurrenez hurren. Finalaurrekoetan 24 bertsolari lehiatuko dira. Txapelketa irailaren 19an hasi zen eta finala abenduaren 20an izango da, Iruñeko Nafarroa Arenan