Aurrean aurpegi ezagun bi ibiliko dira nor baino nor gehiago: Mikel Goñi oronoztarra eta Rober Uriarte abadiñarra. Bata zein bestea profesional mailan aritutakoak dira. Goñik Josu Eguren atxondarra izango du bizkarzain, eta Uriartek Aingeru Bernaola mañariarra. Biak oso maila onean dabiltza afizionatuetan.
Sarrerak 10 euro balio du eta Urrats kafetegian, Alex tabernan eta Mesoi Berrian erosi daitezke. Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan ere eskuratu daitezke, eguaztenetan, 18:00etatik 21:00etara.