Emakumeetan, Hondarribiak eta Zaragozak neurtuko dituzte indarrak. Herri bietako klubek nagusitasunez egin zuten finalera arteko bidea eta ez dago faborito argirik.
Gizonen gazte mailan, Gernikara edo Berriatuara joan da txapela. Finalerdietan Berriatuko bikoteak erraz menderatu zuen Noaingo bikotea: 15-7 /15-7. Gernikarrek, berriz, sorpresa eman zuten faborito zen Markinari irabazita. Herri bakoitzak set bana irabazita (15-11 /13-15), finalista desenpate estuan erabaki zen finalista (4-5).
Gizonen 22 urtez azpiko finalak jarriko dio amaiera aurtengo txapelketari. Bertan Berriatua eta Hondarribia egongo dira aurrez aurre. Hondarribiak eta Markinak finalerdirik ikusgarriena jokatu zuten. Biek merezi zuten finalean egotea, baina gipuzkoarrek gehiago asmatu zuten berdinketa hausteko saioan. Beste finalerdian Berriatuak sufritu egin zuen Zumaia kanporatzeko (15-9/15-14), faborito argia zen arren.