Maristak ikastetxea saritu dute bizikleten arloko Lanbide Heziketan aitzindari izateagatik

E.H.

Ikastetxe durangarrak 'Zubia saria' jaso du Eraberritu Sarien lehenengo edizioan.

Durangoko Maristak ikastetxeko kideak aitzindariak izan ziren: hutsune bat ikusi zuten bizikletaren industria-sektorean, eta hutsune hori betetzeko eskaintza akademikoa sortu zuten ikasleak bizikleten muntaketan eta mantentze lanetan espezializatzeko. Izurria eta gero hasi zuten bidea, sektoreko enpresa batek plazaratutako kezka tarteko. Eta, horrela, Orbearekin eta Espainiako Bizikleten eta Marken Elkartearekin lankidetzan, sektorea profesionalizatzen lagunduko zuen prestakuntza espezifiko bat garatu zuten. Ibilbide hark Espainiako Hezkuntza Ministerioaren aitortza izan zuen gerora, instituzioak publikoak Durangoko ikastetxearen programa arautu zuelako estatu osorako. Eta orain, beste errekonozimendu bat ailegatu zaie Maristei. Ikastetxeak Zubia saria jaso du Eraberritu Sarien lehenengo edizioan. Aitortza hori Novia Salcedo Fundazioak eta Maitane Arteche legatuak antolatu dute. 

Saria Durangoko Maristak ikastetxeko Daniel Irazola zuzendari exekutiboak eta Hostaizka Sainz zuzendari estrategikoak jaso zuten martitzenean, ikastetxeko hezkuntza-komunitate osoaren izenean. Aitortza Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko diputatuak eman zuen Bilboko Torre BAT eraikinean egindako galan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!