Martxa nordikoa eta ibilaldi osasungarriak martxan Durangoko adinekoentzat

E.H.

Martxa nordikoa praktikatzeko irteerak astelehenetan izango dira, Bizidun elkarteko kideen eskutik. Ibilbide osasungarriak eguaztenetan egingo dituzte. 

Durangoko Udalak martxan ipini du ibilaldi osasungarrien programa, adinekoentzat. Ikasturte honetan irteera mota bi eskainiko dituzte: eguaztenetan 5 kilometroko ibilaldia egingo dute Kurutziagako iturritik hasita (09:30), eta astelehenetan Martxa Nordikoa praktikatzeko irteerak egingo dituzte, 8-10 kilometrokoak, bastoiekin lagunduta (09:30ean Kurutziagako iturritik hasita). Parte hartu gura dutenek 94 465 74 51 telefonora deitu edo adintek@durango.eus helbidera idatz dezakete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!