Lorreine eta Dorre taldeak nagusi Plateruena - Izar Records musika lehiaketan

A. M.

Lorreine taldea. 

Lorreine eta Dorre taldeek irabazi dituzte Plateruena - Izar Records lehiaketako sari nagusiak; lehenek hamar kantuko LP bat grabatuko dute, eta Dorrek, ostera, bost kantuko EP bat grabatzeko saria eskuratu du. Guztira 30 taldek parte hartu dute lehieketan. 

Durangaldeko talderik onenaren saria jaso zuen Dorrek, irailaren 26ko finalean. Ondorioz, Durangoko San Fausto jaietan kontzertua eskaintzeko aukera irabazi zuten, 600 euroko diru sariaz gainera. Bertan lehiatu ziren, baita ere, Sweet Rage, Alerta Petrov eta Slide taldeak. Metal talderik onenearen sariak bi irabazle izan zituen: Sweet Rage eta Black Moon taldeak; 2027ko Koba festibalean jotzeko aukera irabazi zuten. 

Eszenaratze onenaren saria I See Explosions taldeak lortu zuen. Durangoko Udalak eta Izar Records-ek elkarlanean antolatu dute lehiaketa, eta izandako "arrakastaren" ostean, bigarren edizioa antolatzen hasi direla azaldu dute ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!