ANBOTO Telebista

[BIDEOA]: Ume txikiak gripearen kontra txertatzera deitu dute Durangon

Ekaitz Herrera

Osakidetzak gripearen kontrako kanpaina hasi du gaur Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Goiz honetan, Landakoko osasun zentroan, txikitxoenak hasi dira txertatzen. Osasun profesionalen esanetan, ume txikiak txertatzea gakoa da, epidemiaren osotasuna eurengandik hasita kontrolatu daitekeelako. Txertatzeko, nahikoa da osasun zentroan hitzordua eskatzea.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!