Palestinaren aldeko mobilizazioak egingo dituzte egunean Durangaldean

A. M.

Gernika - Palestina herri ekimenak deituta, eguenean, urriak 8, mobilizazioak egingo dituzte Durangaldeko hainbat herritan, besteak beste, Berrizen, Durangon, Elorrion, Zaldibarren eta Zornotzan.  Durangon, 19:00 egingo dute mobilizazioa, udaletxe parean. 

Bestalde, Elorrion Palestinaren aldeko otzararen zozketa egin dute asteburuan. Saritutako zenbakia, 3734 da (ordezko zenbakiak, 4121 eta 1228 dira). Otzara bizikleta batek, urdaiazpiko batek eta hainbat produktu gehiagok osatzen dute, eta antolatzaileen arabera, batutako dirua Palestinan proiektu desberdinak dituen GKE bati emango zaio. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!