Sanfaustoetako adinekoen bazkarian izena emateko epea, zabalik

E.H.

Nagusien bazkari bat Landako Gunean. DURANGOKO UDALA

Bazkaria urriaren 12an izango da, 14:00etan, Landako Gunean. Izena emateko epea urriaren 5etik 7ra egongo da zabalik, adinekoentzako udal zentroan (Astarloa). Bazkariaren prezioa 6 eurokoa da.

Menua askotarikoa eta orekatua izango dela iragarri du udalak. Hasteko, Nafarroako zainzuriak eta entsaladilla errusiarra izango dituzte. Plater nagusi modura, bakailaoa bazkalduko dute tomate eta piperradagaz, eta txahal masailak ardo saltsagaz. Postre modura kremazko hostopila izango dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!