Argiztapena berrituta amaitu dituzte Tabirako futbol-7 zelaiko hobekuntza lanak

J.D.

Tabirako futbol-7 zelaia, berrikuntzak amaitu ostean. 

Lanek 48.373 euroko aurrekontua izan dute, eta Mondo Ibérica, S.A.U. enpresak gauzatu ditu.

Durangoko Udalak Tabirako futbol-7 zelaiaren hobekuntza lanak amaitu ditu, argiztapen sistema berritu ondoren. Horrela, aurretik egindako belar artifizialaren berritze lanei jarraipena eman die, udalak ohar batean azaldu duenez. 

Lanak azken hilabeteetan egin dira, eta aurrekontu parte-hartzaileen bidez proposatutako ekimen bati erantzuten diote. Jarduketak 48.373 euroko aurrekontua izan du guztira, eta Mondo Ibérica, S.A.U. enpresak gauzatu du.

"Jarduketaren bidez, erabilera handia zuen instalazio bat berritu da, erabiltzaileen beharretara egokitzeko eta eguneroko kirol jardunerako gune egokiagoa eskaintzeko helburuarekin. Horrela, herritarren eskura dagoen gunea egokiagoa, funtzionalagoa eta ohiko erabilerara hobeto egokituta dago", adierazi dute udaletik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!