Durangoko Azoka baliatuta, musikagaz harremana duen proiektu berri bat aurkeztuko dute Durangon. Euskal musikaren ekosistema babestu eta bizkortuko duen "leku propio bat" izango da. "Baliabide kultural eta komunitario berri bat jarriko da musikari eta musikazaleen eskura; zerbait berria, geurea, merkatuaren eta globalizazioaren baldintzetatik eta ahalik eta libreena", azaldu dute ekimenaren sustatzaileek ohar baten bidez.