Durangoko Ludotekak martxan du urritik urtarrilera bitartean egingo diren jardueretan izena emateko epea. Interesa duten familiek urriaren 1era bitarte izango dute izena emateko aukera. Egitasmoa doakoa da, eta 2016tik 2022ra bitartean jaiotako haurrei zuzenduta dago, udalak ohar batean azaldu duenez.
Izen-ematea online egin daiteke, horretarako Durangoko Ludotekan eskuragarri dagoen izena emateko inprimakiaren bidez, edo aurrez aurre Intxaurrondo Gazte eta Kultur Bilgunean, Landako etorbideko 6. zenbakian. Zentroaren ordutegia astelehenetik barikura 09:00etatik 13:00etara da. Interesa dutenek 94 603 00 30 telefono zenbakira deitu edo intxaurrondo@durango.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.
Ludoteka asteburuetan egongo da zabalik, zapatuetan 17:00etatik 20:30era eta domeketan 17:00etatik 20:00etara. Jarduera urritik urtarrilera bitartean egingo da..