Ezkurdi Futbol Taldeak inoizko jokalaririk gehien izango du denboraldi honetan

E.H.

Klubak 350 jokalari baino gehiago izango ditu, taldearen historiako kopururik handiena. Proiektuaren zutabeetako bat emakumeen taldeak dira, hazkunde esanguratsua izan dute-eta. Taldearen heren bat dira gaur egun.

Ezkurdi Kirol Taldeak 350 jokalari baino gehiago izango du ikasturte honetan, inoiz baino gehiago. Emakumezkoen futbolaren hazkundea da kopuru horren arrazoi, nesken taldeak proiektuaren zutabeetako bat bihurtu dira eta. Izan ere, gaur egun, emakumeak dira jokalarien heren bat. Gainera, denboraldi honetan emakumezkoen Senior B taldea ipiniko dute martxan, jokalarien eta proiektuaren hazkunderako. Gizonezkoen taldeei dagokienez, klubak 10 talde eta 200 jokalari baino gehiago izango du denboraldi honetan. Senior A taldeak mailari eutsi dio, eta Senior B taldeak, berriz, Bigarren Erregionalera igotzea lortu zuen.

Aipaturikoez gainera, Ezkurdi Kirol Taldeak zuzendaritza batzorde berrituagaz hasi du ikasturtea. Arduradun berriak orain artekoen lana txalotu dute, eta aurrera begira lan horri segida emango dietela iragarri. Ildo horretan, abonatuen kanpaina ipini dute martxan Herria sortuz! Izan zaitez Ezkurdi! lelopean. Kanpaina adin guztietako pertsonei zuzenduta dago eta hainbat bazkidetza-modalitate eskaintzen ditu. Izena emateko formularioa eskuragarri dago online. 

Ezkurdi Futbol Taldeak klubari izena ematen dion plazan egin zuen aurkezpen ekitaldia, jokalariak, entrenatzaileak eta udal ordezkariak lagun.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!