[ARGAZKI GALERIA] Sortuk Gudari Eguna ospatu zuen domekan Durangon

J.D.

Oroimenerako eguna ez ezik, "etorkizunera begiratzeko eguna" ere badela azaldu zuten.

Atzo 51 urte bete ziren erregimen frankistak Txiki eta Otaegi militante independentistak erail zituenetik. Efemeridearen egunean, hilaren 27an, ekitaldiak antolatu zituen Sortuk Euskal Herriko 50 herri baino gehiagotako plazetan. Benita Uribarrena plazan izan zen Durangoko ekitaldia. Loturak askatzera! Lelopean egin ziren ekitaldiak. Izan ere, "askapen prozesua une erabakigarri" batean dela deritzo Sortuk, 78ko erregimenean "lotuta gelditu ziren korapiloak askatzeko aukerak" daudela uste baitute: "Euskal Herrian potentzial politiko izugarria daukan fase politikoa zabaltzea lortu dugu. Eta orain askapen prozesuan egoera berrietan murgiltzeko baldintzak ereitea dagokigu", azaldu dute ohar batean.

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen urteurrena hainbat kide eta belaunaldi elkartzen dituen eguna da Sorturentzat. Memoriarako eguna izateaz gainera, "askapen borrokan berresteko", eta "etorkizunera begiratzeko" eguna ere badela azpimarratu du oharrean. "Urtero oroimenez eta aldarrikapenez bete eta harrotasunez bizi dugu egun hau. Eta arian-arian, nazio askapen mugimenduaren eguna bilakatzen ari da», azaldu dute. 

(Argazkiak: Sortu)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!