Durangaldeko Ikamak herri eskolak egingo ditu Durangon, urriaren 12an. Durangaldeko ikasleak eskoletara batzera deitu dituzte.
Gazte antolakundearen berbetan, "mundu mailako olatu autoritario eta atzerakoiak bultzatuta, frantziar eta espainiar estatuen nazio proiektuak hauspotzen dituzten bloke erreakzionarioak indartzen ari dira; eta sektore atzerakoi horien partetik, Euskal Herritarron eskubideak mehatxatzen dituzten diskurtsoak eta gertakariak bizi ditugu". Egoera horren aurrean, Ikamak herri eskolak antolatu dituzte eskualdez eskualde, urriaren 12rako. Durangaldean, Durango BHI ikastetxean egingo dira.
Herri eskolak "eztabaidarako eta politizaziorako baliatuko" dituztela azaldu du Ikamak. Gaineratu dutenez, "heziguneak hartuz saretzen eta antolatzen jarraituko dugu".