Etxekoek zapatuan jokatuko dute finalerdia, 17:00etan, Tolosako Iruki Take taldearen aurka. Ondoren, 19:00etan, Teknei Zornotzaren eta Zarauzko Ulacia ZKEren arteko partidua hasiko da. Talde irabazle biek domekan jokatuko dute finala, 19:00etan.
Emakumeen talde nagusiak asteburu honetan hasiko du bere mailako Euskal Kopa. Domekan, 12:00etan, final-zortzirenetako partidua jokatuko du Landako kiroldegian, Hondarribiaren aurka. Irabaziz gero, hurrengo fasera sailkatuko litzateke.
54 talde klubean
Tabirako Saskibaloi Taldea senior mailako taldeak baino askoz ere gehiago da. Hori argi geratu zen joan zen barikuan Durangoko Merkatu Plazan egindako aurkezpenean. Plaza txiki geratu zen klubeko 54 taldeei tokia egiteko; euretariko 18 talde federatuak dira, eta gainerakoak eskola kirolekoak.