Durangoko jaiak amaitu eta gero botako dute Correos zaharra

E.H.

Udal ordezkariak herritarrekin batu ziren atzo, hemendik aurrerako pausoen berri emateko. DURANGOKO UDALA

Urri hasieran eraikinaren barrualdea botako dute. Kanpoaldea behin jaiak amaituta hasiko dira botatzen. Udal ordezkariak herritarrekin batu ziren atzo, hemendik aurrerako pausoen berri emateko. 

Durangoko udal plazako estetika eta dimentsioa laster aldatuko dira, udalak eraikina botako du-eta urrian zehar. Aurreikusitako egutegiaren arabera, hilabete hasieran hasiko dira eraikinaren barrualdea botatzen. Kanpokaldea, berriz, sanfaustoak amaituta botako dute. Eta behin eraikina behera botata, plaza handitzeko eta berritzeko lanak egingo dituzte dituzte. Inbertsio osoaren zenbatekoa 428.800 eurokoa da. Lanek bost bat hilabete iraungo dutela kalkulatu du udalak. 

Udal iturriek azpimarratu dutenez, plaza handitzeak eta bertan hobekuntzak egiteak hiru-kalitatea handituko du. Besteak beste, harrizko eserleku beltza, gingko biloba zuhaitzak, ur-elementuak ipiniko dituzte. Udaletxeko balkoiaren aurrealdean eraikin fatxada bat geldituko da hutsik; bertan, ispilu-itxurako egitura ipintzea gura dute. Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak adierazi duenez, proiektuak "herritar guztien gozamenerako espazio zabalago, inklusiboago eta prestatuago bat berreskuratzea ahalbidetuko du, tokiaren memoria
eta plaza bizitzeko modu berri bat uztartuz".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!