Bizkaiko elizbarrutiak Durangon egingo du ikasturte hasierako ekitaldia, domekan

E.H.

Bizkaiko elizbarrutiaren ikasturte hasierako ekitaldia, iaz, Elorrion. BIZKAIKO ELIZBARRUTIA

Egunean zehar, ibilbideak eta tailerrak egingo dituzte, baita bazkaria ere. 13:00ean Bilboko gotzain Joseba Segurak parte hartuko du Andra Mariko basilikako ekitaldian. Guztira, 1.000 bat lagun batzea aurreikusi dute. 

Bizkaiko elizbarrutiak Durangon hasiko du ikasturte berria, domeka honetan. Alkartuta lemapean, Bizkaiko hainbat lekutako parrokiak, taldeak eta komunitateak batuko dira egun osoko egitaraua ospatzeko. Topaleku nagusia Andra Mariko basilika izango da. Bertan egingo dituzte harrera ekitaldia eta hasierako otoitza. Ondoren, taillerrak eta jarduerak egingo dituzte udalerriko hainbat tokitan: San Frantziskoko monstarioan, Santa Anako elizan, Zugaza zineman eta San Antonio ikastetxean. Jardunaldia amaitzeko, erromeria izango dute 15:00etan. Egunean zehar, mila lagun inguru batuko direla aurreikusi dute. 

Bilboko goitzaina Durangon

Joseba Segura Bilboko goitzainak ekitaldian parte hartuko du. Ikasturte berriko erronkak aurkeztuko ditu jendaurrean. Bere berbaldiak eleizbarrutiaren hurrengo hilebeteetarako lehentasunak azpimarratuko ditu: eliza parte-hartzaileagoan aurrera egiteko asmoa iragarriko du, baita pertsona eta askotariko taldeen ekarpenez elikatzeko asmoa, elkarrekin lan egin ahal izateko. 

Bzkaria San Antonion

14:00etan, bazkaria egingo dute San Antonio ikastetxean. Elizbarrutiko iturriek jakinarazi dutenez, 700 lagunek eman dute bazkarirako izena. Marmitakoa izango dute plater nagusi.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!